Aita tren bidearen zaitzailea zen, urteak zeramatzan bere ogibidean, eta oso arduratsua zen bere egin beharrean. Seme bakarra zuen eta berarekin harreman gertukoa, maitazunezkoa eta alaitasua zuen, bat ez ere ama hil zen ez geroztik.

Semea udara osoa aitarekin pasatzea ohitua zegoen, goizetik gauarte, eskola ez zuenez aitarekin zihoan lanera eta han bertan egoten zen, aitak lana bukatu arte.

Aitak semeari bere lanari buruz dena irakasten zion, zeri arreta jarri, zerekin kontu handia eduki, baina bereziki arrisku handia zeukan gauzekin, batez ere lantokia zubi ondoan zegoelako eta horrek sor zitzazkeen arriskuak ugariak izan zitezkeelako.

Hala, egun batean, besteek bezala, lanera jon ziren biek, goiz hartan tren ospetsus bat pasa behar zuen haiek zeunden lekutik, hain zuzen, Europako ospetsuena, barruan 500 bidaiarientzat lekua zeukana eta luxoz betea, hori dela eta, arreta handiarekin egin behar zuten lana, egun hartan, errailaren norabidea aldatu behar zituztelako.

Babes neurriak hartu zituzten, dena kontrolpean egoteko, hau eginda, lasaitu ziren, eta amaiketakoa egiteko ere tartetxo bat aurkitu zuten.

Tren ospetsua pasatzeko gutxi geratzen zenean, tren bidean txakur bat azaldu zen eta semea harea joan zen, txakurra tren bidetik ateratzeko, baina horretan zegoenean, hanka errail artean trabatuta geratu zitzaion eta ezin zuen askatu, semeak aitari deitu zion, baiana aitak ez zion entzun.

Tren ospetsu hori ia gainean zeukan, eta aita semeaz kezkatu zen, ez baitzuen bera ikusten, tren bidera begiratu zuen eta han ikusi zuen semea hanka trabatuta zeukala eta handik askatzeko borroka batean, baina ez zuen lortzen. Minutu gutxi batzuk falta ziren trena handik pasatzeko, eta aitzinetik errailaren norabidea aldatuta egon beharko luke, aitak zirt edo zart erabaki bat hartu behar zuen. Semea askatzera joanez gero, trena errailetik irtengo zen eta trenean zihoazten 500 bidaiariak hilko ziren, eta ez bazan joaten semea hilko zen.

«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.»   

(Joan 3:16-17)

 

Joxan Rodriguez