Gaiztakeriak gure artean

sortu zun amildegia

Orduan Jesus ailegatu zen

erakustera egia

Templu batean puskatu zuen

merkatuen biltegia

Modu horretan ez zuen bete

lekuko arautegia

Baina horrela salatu zuen

lapurren estrategia

Erlijioa kanpotik eder

barrutik ustelegia

Jesusek, berriz, islatu zuen

Jainkoaren aurpegia

eta lurrean ematen digu

zeruko ikuspegia.

 

Daniel Scott