Duela urte asko ibili zen lehen iraultzailea

Herri osoarentzat zapalduen salbaitzailea

Gizona egin zen munduaren sortzailea

eta gure artean ezarri zuen etxola bakegilea

 

Haurtzaroa errefuxiatu gisa bizi zuen

Monarkia ilunak hil egin nahi baitzuen

Ez zuen ikasten eskola erlijiosoen elitean

baina umiltasuna ikasten zuen aroztegi batean

 

Behar fisiko eta sozialak sendatuz,

eta gizartean pobreen eskubideak defendatuz

Lur honetan uneoro argia islatuz

pertsonei duintasuna ez zien ukatu

 

Indarkeriaren bidez bat baino gehiago izan zen ospetsua

baina Jesusek erakutsi zigun borroka baketsua

Luther King ta beste askok jarraitu zuten bere adibidea

ta horrela lortu zuten defendatzea herrien eskubidea

 

Templu batean salatu zuen ustelkeria

ta beldurrik gabe erregeari bere harropuzkeria

Erlijioa kanpotik eder barrutik azalkeria

Jesusek, berriz, bedeinkatu zuen herria

 

Mundu berekoi baten izan zen aktibista

eta mundu klasista batean ez zen elitista

Bere taldean emakumeek izan zuten onarpena

eta pobreek justiziaren aldarrikapena

 

Munduari iraultzaile askok egin zioten ekarpena

Jesusek, ordea, eman zion benetako askapena

Duela urte asko zerua iritsi zen lurrera

eta orain zeruko atea dugu begien aurrean

 

Gaiztakeriak gure artean sortu zuen amildegia

Ordun Jesus iritsi zen erakustera egia

Askok aldatu nahi dute kanpotik barrura

Jesusek, aldiz, konpontzen du barneko matxura

 

Azkenean botereak batu ziren hiltzeko

eta behingoz bere iraultza amaitzeko

Baina Jesus hil zen gu heriotzatik askatzeko

eta benetan, gure miseria guztiak barkatzeko

 

Geldiarazten saiatu ziren bere iraultza

Dena den, oraindik jarraitzen da bere bultza

Sistemak sustatzen du fedea hiltzeko mobida

Baina, Jainkoa ez da hil eta Jesus da nire gida

 

Bizi berria posible da bere berpizteagatik

eta aldatzea halako maitasunagatik

Barkamenak argitzen digu barneko iluntasuna

Bere egiak ematen digu benetako askatasuna

 

Entzun! Atea irekita dago denontzat

Aizu! Argira zabaldu ezazu bihotza

Askatasunez Jesusen bideari jarraitu!

Berak bakarrik salbamena ematen baitu

 

Iraultza honetan ez da garrantzitsua erlijioa

baizik eta berriro jaiotzea

Hemen kontua ez da liturgia bat egitea

apaltasunez bihozberritzea ordea

 

Munduari iraultzaile askok egin zioten ekarpena

Jesusek, ordea, eman zion benetako askapena

Duela urte asko zerua iritsi zen lurrera

eta orain zeruko atea dugu begien aurrean