Duela gutxi familiarekin paseo bat eman nuen Aizarna auzoan (Zestoa), eta mendian ibiltzen geundela, zerbaitek nire atentzioa deitu zuen. Gurutze bat zen. Baina ez zen gurutze arrunt bat, gurutzean oilar baten sinboloa ere bazegoen eta.

Gurutze hori ikustean, hasieran ez nuen ulertu zergatik zeukan oilar baten ikurra, baina gero gogoratu nuen Jesus gurutzean hil aurretik, Pedroren bizitzan oilar baten irudia agertu zela egin zuen gauza oso txar bat gogorarazteko.

Testuinguruari begiratzen badiogu, Jesus preso hartu eta gurutziltzatu baino lehen, apaiz nagusiaren autoritate erlijiosoaren patioan torturatu zuten, eta hori gertatzen zen bitartean Pedro gertu zegoen.
Hortaz Bibliak dio:

“Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:
–Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.
Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:
–Ez zekinat zertaz ari haizen.
Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:
–Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.
Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:
–Ez dut ezagutzen gizon hori.
Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:
–Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:
–Ez dut ezagutzen gizon hori.
Une hartan oilarrak jo zuen. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.” (Mateo 26:69-75)
 
Agian Aizarna auzoko gurutze batean dagoen oilarraren sinboloak zerikusia du Pedrok Jesusi egindako ukazioarekin.

Ze istorio tristea! Nahiz eta Pedro 3 urtez ibili zen Jesusekin oinez, bere bizitza arriskuan ikusi zuenean, berak Jesusi uko egin zion. Bere Maisua ukatu zuen, eta gainera hiru aldiz! Eta Jesus ukatzeaz gain, tentsio une horretan bere nortasuna ere ukatzen zuen besteen aurrean, Pedro Jesusen jarraitzailea zelako.

Eta Pedrok egin zuena ez dago guk ere askotan egiten dugunetik oso urrun. Zenbat aldiz ukatzen dugu guk ere Jesus? Zenbat aldiz ukatzen dugu guk ere gure nortasuna eta Jainkoaren deia?

Nahiz eta egunero Jesusen maitasuna eta errukia jaso, guk ere arrazoi eta interes berekoiengatik ukatzen dugu Jesus.
Nahiz eta Jaingoikoak kreazio ederra egin, guk ere gure harrotasunagatik Jainkoa ukatu egiten dugu.

Eta zenbat aldiz ukatu zuen Elizak ere Jesus? Eliza askotako eraikinetan gurutze asko dauden arren, Jesus ukatu egin izan dugu bere eredua lurrean ez bizitzeagatik. Zalantzarik gabe, guk ere, Pedro bezala, Jesus ukatzen dugu!

Baina, albiste on bat daukat! Aizarna auzoan ikusi nuen oilarraren sinboloa gurutze baten gainean dago. Izan ere, Jesusen gurutzea da berri ona eta erantzuna gure ukapenaren arazoa konpontzeko.

Gurutze horretan Jesusek gure gaitzak hartu zituen bere gain. Izan ere, Jainkoarekiko dugun errebeldiaren ondorioa heriotza da eta Jainkoaren Semea gugatik hil zen gu barkatzeko eta bere odolarekin gure miseria guztiak garbitzeko, baita barkatzea asko kostatzen zaiguna ere. Maitasunagatik gurutze horretan Jesusek zure ukazioa ere barkatzen du. Horregatik gero Pedrok dio:

“Gure bekatuak bere gain hartu
eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez,
zuzentasunaren arabera bizi gaitezen.
Haren zauriek sendatu zaituztete.
Galdurik zenbiltzaten, ardiak bezala;
baina orain zeuen artzain
eta zaintzaileagana itzuli zarete.” (1 Pedro 2:24-25)

Ikaragarria! Jesus uko egin zuen pertsonak, azkenean egia honetaz hitz egiten amaitu zuen. Izan ere, Jesus artzain ona denez, Pedroren bizitza berrezarri zuen.

Berpiztu ondoren, Jesusek Pedrorekin topo egin zuen eta maitasunez tratatu zuen, barkartu zuen eta Pedroren bihotza/arima sendatu zuen. Eta gainera, Jesusek Pedrori berriro dei berezi bat egin zion berari jarraitzeko eta besteei lagundu eta zaintzeko. Jesusek Pedrori esan zion: “Jarraitu niri” eta “Zaindu nire ardiak” (Jn 21). Nahiz eta Pedrok ez merezi, dei hau Jesusek maitasunagatik egin zion. Zelako maitasuna!

Gero, Jesusek Pedrori asko lagundu zion, eta nahiz eta Pedrok ahuleziak izan, bere bizitza izugarria izan zen, jende askori ematen zion Jesusen berri ona, eta jende asko laguntzen eta zaintzen zuen. Eta azkenean, bere bizitzaren amaieran, bere bizitza Kristoren kausagatik ematen amaitu zuen.

Eta gaur Jesusek gauza bera egin nahi du zure bizitzarekin! Pedrorekin egin zuen bezala, Jesusek zure bizitza berreskuratu nahi du.

Gure miseriak, ukazioak eta traizioak gogorarazten dizkiguten «oilarrak» egon arren, gogoratu Jainkoaren maitasuna zure porrotak baino askoz handiagoa dela. Gogoan izan Jesusen gurutzea, bere maitasuna eta barkamena! Fedearen bidez, jaso Jesusen maitasuna zure bizitzan!

Eta barkatuak eta zaharberrituak izatean, gaur ere Pedrori bezala, Jesusek maitasunez betetako gonbidapen berezi bat egingo dizu: “Jarraitu niri” eta “Zaindu beste pertsona batzuk”

Daniel Scott