Menna Machreth ekintzaile linguistikoaren galestarren identitate eta hizkuntzaren gaineko defentsari buruzko hitzaldiaren bigarren atala, zuzeneko ekintza ez bortitza eta 2010. urtean Lurmutur Hirian kristautasunarekin izandako bere erlazioa.

«Cymdeithas yr laith Gymraeg (Gales Hizkuntzarako Elkartea) 1962an kokaturiko galestar hizkuntzarako kanpaina taldea da, Estatu Batuarren eskubide zibilen mugimenduaren eragin indartsua izan duena. Protesta, bilera, eskaera eta desobedientzia zibila gales hizkuntzara justizia bideratzeko elkartearen bultzadaren parte izan dira. Mugimendu hau gales hizkuntzan berritutako konfiantza eragitearen arduradun izan da. Gales hizkuntzan estatusa atxikitzeko garaian funtsezkoa izan da, zerbitzu linguistikoak bermatzen dituen legediari dagokionez bereziki. Galesez telebista kate bat ere sortu zen ikaragarrizko kanpaina baten ondorioz, galestarrak komunikabideetan ordezkatuta ikus daitezen. Gurasoek ikaragarrizko kanpaina egin dute beraien seme alabentzat erdi mailako galesezko hezkuntzaren alde, hizkuntza hau ia hilda zegoen hainbat arlotan. Eta orain erdi mailako galesezko hezkuntzarako berebiziko deialdia dago.

Baina aldaketa hau ekintzaileen sakrifizio handiari esker lortu da. Gales Hizkuntzarako Elkarteko bazkide asko espetxeratuak izan dira beraien ekintza ez bortitzaren ondorioz. Gales Hizkuntzarako Elkarteak gales hizkuntzak merezi duen justiziaren aldeko kanpaina egiten jarraitzen du eta oraindik ere bide luzea dugu aurretik.

Gales Hizkuntzarako Elkartearen lehendakari izan naiz azken bi urteetan. Kristau askok galdetu dit ia nola egiten dudan alde batetik nire fedea eta bestetik protesta bereizteko. Elkartea erabat politikoa eta erradikala den unitate bezala irudikatzen dute komunikabideetan. Gales Hizkuntzarako Elkarteak, mugimendu bezala, kristau diren bazkide batzuen eragin handia izan du eta kanpainen bortizkeriarik gabeko lema mugimenduaren ezinbesteko premisa bezala aurkezten lan handia egin dute. Nire ustez Galeseko kristau oinordekotza metodista bedeinkapenerako izan da, nazio bezala, ez baitugu bortizkeriara jo gure helburuak defendatzearren, beste nazio askok bezala, gure auzo-lagun den Irlandaren kasua esaterako.

Zuzeneko ekintza ez bortitza bizitzan errespetuz inori minik eman gabe eta inor gaitzetsi gabe jokatzean datza. Honek ekintza guztien erantzukizuna onartu eta ondorioak eta zigorra jasotzeko prest egotea esan nahi du. Gales Hizkuntzarako Elkartearen ideala ez da sekula ukabil bidezko bortizkeria, ahozko bortizkeria zein bihotz bortizkeria. Bazkide guztiei azpimarratzen zaie ezin dezaketela beraien sentimenduek bultzatuta jokatu eta autoritateen barruko norbanakoenganako mespretxua saihestu behar dutela. Bortizkeriarik gabeko premisak kideak aldaketarako gogoz eta justizia gogoz era arduratsu eta kontrolatu batean jokatzera animatzen ditu. Mugimendu barnean, kristau garen aldetik, uneoro maitasunez jokatu behar dugu eta gogoan izan inguruan ditugun guztiak maitatu behar ditugula. Testamentu Berrian, Jesukristok tenplua hustu zuen baina ez zuen pertsonenganako bortizkeria erabili, mahaiak eta animaliak eraso zituen era sinboliko batean. Nire iritziz Jesukristoren bizitza eta irakaspenak zuzeneko ekintza ez bortitzaren oinarri dira; etsaiak maitatu ahal izatea egia eta ongian oinarriturik.

Gobernua eta erakundeak galesei dagokien hizkuntza eta identitatearen inguruko lege eta politika bidez bortizkeria baino ez dute erabiltzen. Injustizia honen aurka bortizkeria gehiago erabiltzeak, aldiz, ez du ezertarako balio. Baina bortizkeriarekin ez konformatzea aukera dezakegu. Injustizia horren aurkako apatia kooperazio modu bezala ikusten dut. Zentzu horretan, guztiok gara errudun gure ekintza faltagatik, bai identitatearekiko, munduko behartsuenganako edo ingurugiroari egiten zaion kaltearekiko, adibidez.

Gales herri laikoa izan arren, kristauak identitatearen inguruko gai politikoetan murgildu izanak animoak eman dizkit. Ezin dugu nor garen ahaztu. Ezin diegu gaitz egin diguten arazoei bizkar eman.»