Miloi bat espezie desagertzeko arriskuan dago, hala dio ONUko txosten batek. Ruth Valeriok, Tearfund kristau ONGko partaideak, kreazioa egunerokotasunean nola zaindu jakin dezagun ideiak partekatzen ditu.

Ruth Valeriok, Tearfund kristau erakundeko ekintza globalen arduradunak, Evangelical Focus-en gure eguneroko ekintzetan ingurugiroaren zaintzari buruzko ideia batzuk azaldu zituen.

“Gure elizetan pausuak eman behar ditugu, baina promozioan ere murgildu behar gara, arazo larriez eta negozio eta korporazioetatik datozen politika eta praktikei buruz mintzatzerakoan”, azaldu zuen idazle eta aktibistak. “Datorrena datorrela, badakit Jaungoikoak berak egindako guztia zaintzeko sortu gaituela, bai gizaki bai espezieak”, argitu du Valeriok.

Baduzu halako interes berezi bat ingurugiroari buruzko gaietan, nondik dator grina hori?

Grina unibertsitatean teologia ikasten ari nintzenean hasi zen, bertan behartsuenganako eta justiziarekiko Jaungoikoak zuen bihotzari buruz asko ikasi nuen, eta baita beraiekin konpromisoa hartzeko dugun deialdiari buruz ere.

Garai hartan norbaitek Bibliak ingurugiroaren zaintzari buruz diona azaltzen duen liburuxka bat oparitu zidan. Inoiz ez nuen halakorik irakurri eta hori izan zen gakoa. Niretzat bigarren eraldatze bat bezalakoa izan zen, eta justiziari eta pobreziari buruz eratzen ari nintzen pentsamendua osatzen zuen.

Konturatu nintzen pertsonek eta justizia eta pobreziak ezin kezka gaitzaketela arnasten dugun airea, bizi garen lurra, arrantzan egiten dugun itsasoa, … zaindu gabe. Jendeak arduratzen bazaitu, planetak ere arduratu behar zaitu.

Nola aplika dezakete eliza lokal eta kristau komunitateek ikuspegi hau?

Eko-elizaren programa, hain zuzen ere, galdera horri erantzuteko gauzatu nuen, elizei lehenik hausnartzen lagundu eta ondoren praktikan jarri zitezen. Nola zaindu dezakegu inguratzen gaituen mundua gure programa elizkoia erabiliz?

Teologia eta elizaren irakaskuntzak hausnartzera gonbidatzen zaituztet zuen elizan gertatzen denari buruz pentsa dezazuen. Ingurugiroarengatik ere otoitz egin behar dugu? Inoiz galdetzen diogu gure buruari horri buruz? Nola aurkezten da gure elizaren ulermenean? Eta ondoren, elizen eraikinetan pentsatuz,  gure elizak administra ditzakegun edozein lursail, egin ditzakegun gauzei buruzko aholku txiki eta ideiekin.

Baina hau harago doa. Ez da ingurugiroarekin errespetuz jokatzen duen eraikina izatea soilik, gure elizkideen bizimodu pertsonalean ere pentsatzen du, benetan nola bizi garen.

Azkenik, pentsa baita gure komunitate eta gure konpromiso globalean. Ditugun arazoei aurre egin nahi badiegu, neurriak gure elizetan bertan hartu behar ditugu. Eta ondoren, promozioan murgildu, arazo larriez eta enpresa eta korporazioetatik datozen politika eta praktikei buruz mintzatzerakoan.

“Eliza ekologiko” edo “eko-eliza” –ren plan hau Ingalaterra eta Galeseko elizentzat pentsatua izan arren, Europako edozein lurralde animatu daiteke plan honetara. Webgunean norberak bere elizan egin dezakeenari buruzko baliabide ugari dago.

Erresuma batuak kafearentzako plastikozko edalontziak debekatu zituen eta Europar beste hainbat lurralde antzeko neurriak hartzen hasi da. Nolako garrantzia dute politikoek hartutako erabaki hauek?

Oso garrantzitsuak dira. Nik hau honela ikusten dut; imajina ezazu erreka ertzean paseatuz zoazela eta bat-batean arriskuan eta etsita dagoen jendea ikusten duzu zure atzean uretan. Zer egingo zenuke? Errekan sartu eta ateratzen lagunduko zenieke.

Baina atzera zoazen neurrian jende gehiago ikusten duzu itotzen eta zeure buruari galdetzen diozu, zer ari ote da gertatzen jende guzti hau errekara erortzeko? Agian orduan erreka hasierara itzuli eta ikus dezakegu hautsita dagoen zubia, jendea uretara erortzearen arrazoia. Oso irudi sinplea da, baina arazoa azaltzeko era bat da. Hau da, zubiraino itzuli beharra benetako arazoa zein den topatzeko.

Gure bizimoduen nahasketa bat ere bada, planetak dituen baliabideak baino gehiago kontsumituz eta planetaren zaintza lehentasun bezala jartzen ez duten gobernu praktika eta praktika komertzialekin.

Benetan eskala handiko aldaketa ikusi nahi badugu, supermerkatura gure plastikozko poltsak eramatea baino zerbait gehiago egin behar dugu. Sistema aldaketa lortzeko gobernu eta enpresa guztiak presionatu behar ditugu, pobrezia eragiten duten arazoetan aldaketa handiak egin behar ditugu. Eta hori egiten dugu Tearfund-en, Renew Our World izeneko nazioarteko kanpaina bati esker.

Gure eguneroko bizitzan aldaketak egiteari buruz idatzi duzu. Horietako bat sistema iraunkorrak erabiliz ekoiztutako jakiak erostea, baina hau askotan garestiago izaten da …

Erronka bat da. Gauza hauei begira jartzen garenean, gizarte justizia arloetan sartzen gara. Galdera hauek egin beharrean topatzen gara, zergatik pertsonek ezin dezakete kalitatezko otordu bat ordaindu? Zergatik ez ditugu irtenbide fresko eta osasungarriak?

Inguruan hau galarazten duten eskema asko dago. Erresuma Batuan, esaterako, komunitateen elikagaien landaketari buruzko plan bikainak daude hainbat hiritan, lursail eremu txikiak aurkituz, bai oiloak elkarrekin mantentzeko, haragi nahiz arrautzak eskuratuz.

Gizartean zenbait erabaki hartzeko gauza ez diren pertsonak egoteak ez du esan nahi gutako inork hartu ezin ditzakegunik. Ezin liteke aitzakia izan. Guztiok aurki ditzakegu era etiko batean bizi eta elikatzeko aukerak, ditugun baliabide eta egoera desberdinak kontutan hartuta.

Pertsona heldu bezala bizi izan ditudan urte guzti hauetan, familia bezala hartu izan ditugun erabakien ondorioz, benetan diru-sarrera eskasarekin bizitzea tokatu zaigu, eta diru-sarrera txikiarekin ere etikoki bizitzen ikasi dugu. Irtenbide etikoa oikoan garestiagoa dela ikusi nuen, baina familia bezala gure dieta osoa aldatu dugu.

Barazki eta zereala gehiago kontsumitu ditzakezu eta haragia noizean behin jan. Dena den, prozesaturiko eta paketeetan bildutako elikagaiak garestiagoak izan oi dira, beraz dietatik erabat ezabatu ditzakezu.

Oso era sinplean bizi zaitezke oso altua ez den aurrekontu batekin. Beraz kontu izan dezagun erraztasunez ahoskatzean: “Hau oso garestia da eta pertsona batzuk soilik egin dezakete”

Zer egin dezakegu garraiobideei dagokionez, hegaldien kasuan esaterako?

Hau benetako erronka izan da niretzat. Ia ez dut hegazkinik hartu 17 urteetan eta orain Tearfund-en lanean ari naizela, ez naiz eroso sentitzen. Egia da gutako askok noizbehinka hegaldiren bat hartu behar izaten dugula. Nik hauxe galdetuko nioke neure buruari: benetan beharrezkoa duzu bidaia hori? Agian arauren bat jar dezakezu oporretan hegazkinik ez hartzeko, edo 3-5 urtean behin bakarrik hegan egin ahal izateko.

Europan bertan, ahal duzun neurrian, ez ezazu hegaldirik hartu, saia zaitez automobila edo garraio publikoa hartzen. Hegan egiten duzun bakoitzean, Climate Stewards izeneko erakunde bati diru kantitate bat eman diezaiokezu hegalaldien kaltea eta kutsadura neurri batean konpentsatzeko. Baina idealena sekula hegazkinik ez hartzea litzateke.

Nola lagun diezaiekegu enpresei kutsatzen duten erarekin arduratsuago izaten?

Garrantzitsua da ahoz esaten dugun horren eredu izatea guk geuk praktikan jarriz. Ez pentsa besteek zuk egiten ez duzun hori egingo dutenik. Zoragarria da guztiok oporretan bidaiatzeko dugun erraztasuna hegaldi merkeei esker, baina ez dut uste horrek urtero egin behar dugunik esan nahi duenik. Muga eta diziplina kontua da. Batzuk gure gobernuak presionatzen ari dira erregaien zergak garestitu ditzaten. Ez da gehiengoaren nahia, baina zenbat eta hegaldi merkeagoak, orduan eta gehiago erabiliko dugu hegazkina.

Beraz egin dezagun gogor erregaien zergak garestitu ditzaten, hegaldiak hain merkeak izan ez daitezen. Eta animatu itzazu hortik ateratzen den dirua garraio publikoen inguruko eskema askoz hobeagoak landu ditzaten, izan ere, nire ustetan trena hartzea hegazkina erabiltzea baino errazagoa den kultura sortuz.

Ba al da Europan ingurugiroaren zaintzari lotuta gauzak oso ongi egiten ari den lurralderik?

Egia esan ez dut hau xehetasunez ikertu, baina nire iritziz eskandinaviar herriak askoz hobeagoak dira honetan. Izatez, eskandinaviar herriek Zoriontasun Tasa deritzon indizean aurreneko postuak betetzen dituzte. Indize honek ongizate maila bai erlazioekin eta baita gizartearekin ere lotua dagoela dio. Alemaniak ere aurrera-pausu onak eman ditu.

Nola ikusten duzu etorkizuna, bai orokorrean eta baita kristauen artean ere? Baikorra al zara kreazioaren zaintzaren inguruan?

Galdera benetan zaila da hori. Ez dakit baikorra naizen ala ez. Denetarik irakurri baitut.

Garai zaila dator benetan klima aldaketari begira jarriz gero, plastikoaren gaiari dagokionez, arazo latzak daude, baina badakit baita, kristau naizen bezala, nire betebeharra aurrera jarraitzea dela.

Paulo apostoluak etorkizunari eta Jesusen etorrerari buruz hitz egiten zuenean, bere erantzuna hau izaten zen beti: orduan, zer egin behar genuke orainari dagokionez? Etorkizunak dakarrena dakarrela, badakit Jainkoak berak egindako guztia zain dezagun sortu gintuela, bai gizakiak eta baita izadia ere. Badakit Jainkoak sorturiko mundu batean bizi garela eta Berak guztiz maite duela, beraz, etorkizunean gertatzen dena gertatzen dela, nire betebeharra orain Berak sortu duena zaintzen jarraitzea da, eta horretan kontzentratu nahi dut.

Jatorria: Protestante Digital