Gaur egungo gizartean
beharra dugu nabari,
bizkar eman baitiogu
erabat sinesmenari.
Kasu eginez gabiltza
barruko desioari,
topatuz atsekabea
eta hutsune ugari.
Triste zauden bakoitzean,
entzun zure bihotzari
eta ireki ateak
pozez Jaungoiko Aitari.
Emaiozu aukera bat
aurrena noski berari,
eta bigarrengo txandan
gure KALEARGIARI.

 

(Doinua: Habanera)

NEREA PULDAIN