Ahal dudanean, asko gustatzen zait nire lagun Martinekin mendira joatea. Azken urteotan mendi askotara joan gara; eta beti izaten da denbora berezi bat, non naturaz gozatzeaz gain, lasai hitz egin dezakegu. Mendian beti dago barre egiteko, isilik egoteko, eta gustuko ditugun gaiei buruz hitz egiteko denbora.

Eta egia esateko, urte hauetan elkarrekin sortu dugun adiskidetasuna, igotzen ditugun mendiak baino askoz gehiago baloratzen dut.

Hasiera liburuaren lehen kapituluak irakurtzean, harrigarria iruditzen zait pertsona batek Jaikoarekin adiskidetasun hain berezi bat izatea. Eta pertsona honek Henok du izena.

Hasiera liburua 5:24k dio:

“eta Henok Jainkoarekin ibili zen”

Jainkoari bizkarra eman zion belaunaldi baten erdian, Henokek, beste modu batera bizitzea erabaki zuen; Jainkoarekin ibili zelako. Hau da, Jainkoarekin adiskidetasun bat izan zuen, eta fedeko bizitza bat bizi izan zuen.

Eta bizimodu honek Jesusek bere dizipuluei egindako gonbidapena gogorarazten dit. Markosen ebanjeliok dio:

“Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».

Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.” (Markos 1:16-18)

Atentzioa deitzen didan lehenengo gauza da Jesusek arrantzale xume batzuk deitu zituela berari jarraitzeko. Eta hori iraultzailea zen, izan ere, garai hartan erlijio-maisu handiek pertsona prestatuenei deitzen zieten, «Elite akademikoan» zeudenei besterik ez.

Baina Jesusek gizarte klasista baten arauak hautsi zituen berriro ere, eta arrantzale xume batzuk aukeratu zituen, klase garaienetara iritsi ez zirenak, periferian bizi zirenak. Eta Jesusek arrantzale hauek gonbidapen berezi batekin deitu zituen: “Jarraitu niri”. “Nirekin ibili» esatea bezala zen. Ezagutu nazazu, nire laguna izan, jarraitu nire irakaspenak eta nire bizimodua.

Jainkoarekin beste era batera erlazionatzen ikastea zen, hipokresia, erlijio eta giza tradiziorik gabe. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala maitatzen ikastea ere bazen, besteak zu tratatzea nahiko zenukeen bezala tratatuz.

Eta Andreik eta Pedrok dena utzi zuten haren atzetik joateko, eta Maisu Handiarekin ibiltzeko gonbidapena onartu zuten. Haien beldur eta porrotez gain, Jesusek gidatu, zuzendu eta zaharberritu egin zituen. Eta Jainkoaren aintza Jesusengan erabat argi ikusi zuten! Jainkoaren ezaugarri berberak Jesusengan! Henok bezala, haiek ere Jainkoarekin ibili ziren.

Eta are gehiago Jesusek esan zien «gizonen arrantzale» izango zirela, haiek ez baitzuten albiste on hori gorde, baizik eta jende eta herri askorekin partekatu zuten, eskale batek beste eskale bati ogia non aurkitu duen esaten dionean bezala.

Eta gaur egun, Jesusek leku guztietako emakume eta gizonei deika jarraitzen du.

Argi- bide honetan, Jesusek zure barne iluntasuna argitu nahi du zure bekatu eta miseriak garbitzeko, bizi berri bat emanez.

Justizia bide honetan, Jesusek zure herriko eta beste herri batzuetako kaleetan ibilarazi nahi zaitu, benetako maitasuna praktikatuz eta justizia bilatuz.

Maitasun-bide honetan, Jesusek adiskidetasun-gonbidapena egiten dizu.

Eta askatasun-bide honetan, gaur Jesusek gonbidapen paregabe hau egiten dizu: “Jarraitu niri!”

 

 

Daniel Scott