Gurutzetako Ospitalea Barakaldon dago, Euskal Herriko Osasun Zentrorik handienetarikoa eta jendetsuenetarikoa da. Bere ezaugarriengatik, Bizkaiaz gain, beste eskualdeetako eta probintzietako gaixoei ere arreta ematen die. Baina zer gertatzen da leku ezberdinetatik denboraldi baterako datozen gaixoen familiartekoekin?

Isidoro Sarralde Itxaropen Etxearen boluntario da, eta emaztea eta beste lagun batzuekin behar honekin bereziki sentsibilizaturiko proiektu solidarioa sortu zuen, beraien etxeetatik urrun daudenei aterpea eskainiz.

NOLA JAIO ZEN ITXAROPEN ETXEA PROIEKTUA ETA ZER HELBURUREKIN?

Gurutzetako Ospitalean jende pilo bat dago, Bizkaikoak ez ezik, beste probintziatakoak ere bai. Gaixo hauen senideek ostatua behar dute eta oso zaila da, garestia gainera.
Egoera hau ezagutzen genuen Ospitaleko Kapilautzari esker. “Hay una esperanza para ti” Komunitatearen Ekintza Elkarteak pisu bat alokatu zuen Ospitalearen ondoan eta honela hasi ginen.

Pertsona hauen egoera larria da gehienetan. Guk pixka bat jasangarriago egin nahi diegu:
Lasai egon daitezen leku bat eman, atseden hartzeko aproposa; Informazioa ematen diegu, kanpokoak izatean ez dakite eta inguruko berri; laguntzen, entzuten, animatzen … ere saiatzen gara beharra eta nahiaren arabera.

FAMILIAK LAGUNTZEKO GARAIAN ZER KASU MOTAREKIN EGIN IZAN DUZUE TOPO?

Ia kasu guztietan umeak izaten dira: jaioberriak edo arazo berezi batekin datozenak. Ondorioz, gurasoak egotea beharrezkoa izaten da beti.
Besteetan, helduak ebakuntza kirurgiko bat egiteko ala kimioterapia jasotzeko etortzen dira. Arreta handia behar izaten dute baita.

NOLAKOA IZAN DA ORAIN ARTEKO BOLUNTARIO ESPERIENTZIA?

Lan zaila eta neketsua da kasu batzuen laztasunagatik,
eta ederra, nolabait lasaituta joaten direla ikustean.

ZEINZTUK DIRA ITXAROPEN ETXEAK DITUEN BEHAR NAGUSIAK?

Nagusiki Itxaropen Etxea proiektua ezagutaraztea da. Ospitalera datozenak, etorri baino lehen honen berri izan dezaten.

Eta beste aldetik, finantzazioa hobetu behar dugu. Aurten ez dugu diru-laguntzarik jaso. Eta beharrezkoa ikusten dugu.

FAMILIAREN BATEK ZERBITZU HAY BEHAR IZANEZ GERO, ZER EGIN BEHARKO LUKE?

Hona deitu behar dute: 611 051 810 telefonora eta kasu bakoitza azaldu behar digute.

ETA INORK EKONOMIKOKI LAGUNDU NAHIKO BALU?

Laguntzaileentzat kontu korronte bat dago dirua sartzeko:
ES62 3035 0095 9609 5004 1508 Laboral Kutxa.

Kontzeptuan: Itxaropen Etxea eta beraien izena ipini behar dute. Posible da baita laguntza helbideratzea. Horretarako deitu gure telefonora, mesedez.