“Erlijio guztien erdigunean Karmaren ideia aurki dezakegu. Badakizu, ematen duzuna, hori da jasotzen duzuna. Berdina gertatzen da fisikako legeekin ere, akzio bakoitzak erreakzio bat eragiten du, berdina edo alderantzizkoa. Oso argi daukat Karma unibertsoaren zentroan bertan aurkitzen dela. Guztiz ziur nago horretaz. Eta, aldi berean, Graziaren ideia iristen da ideia horri buelta emateko, “ereinten dena, hori da jasotzen duguna”-ren ideia hain zuzen ere.

Graziak, arrazoi eta logika apurtzen ditu. Maitasunak, zure akzioen ondorioak eteten ditu. Eta hau, nire kasuan, oso berri ona da, tontakeria asko egin ditudalako.

Arazo handi bat izango nuke, bukaera batean, Karma nire epailea izan beharko balitz. Honek ez ditu nire kulpak barkatzen, baina Graziaz fidatzen naiz. Jesusek nire pekatuak gurutzera igo zituela sinesten dut eta horretan jartzen dut nire konfiantza, badakidalako nor naizen eta espero dudalako nire erlijiositatearen menpe bizi behar ez izatea”     BONO (U2 taldeko abeslaria)

Iturria: «Bono: In Conversation with Michka Assayas»

Asko gustatzen zait nola definitzen duen abeslari irlandarrak Graziaren ideia! Izan ere, “Grazia” Biblian sarritan agertzen den gaia da eta bikain bete zen Jesus gure artean egon zenean.

Testamendu Berrian “grazia” bezala itzulitako hitza greziar “charis”-etik dator, “fabore, bedeinkapen edo ongia” esanahiarekin. Guztiok eskaini diezaiekegu grazia besteei. Baina grazia hitza Jainkoari buruz hitz egiteko erabiltzen dugunean, esanahi berezi bat hartzen du. Grazia, Jainkoak gure bizitzak bedeinkatzeko aukeratzen gaituela esan nahi du, nahiz eta gure bekatuengatik ez dugun hau merezi.

Seme galduaren parabolan bezala! Hasieran semeak aitari bere ondasun guztiak eskatu zizkion eta Aitak eman egin zion. Gero semea, urrutiko herri batera joan zen eta oso gaizki bizi izan zen, bekatuan biziz eta ondasun guztia desaprobetxatuz. Gainera, morroio bezala bizi izan zen eta txerrien artean lan egin zuen (duintasunik gabe). Baina ondoren, Semeak hausnartu eta bere aitaren etxera itzuli zen. Eta aitak maitasunez eta errukitasunez, bere semea jaso eta oso harrera ona egin zion.

Jainkoak Aita on eta errukitsu batek eman dezakeen guztia eskaintzen digu nahiz eta gure ekintzek hau ez merezi. Ez gaitu Haren bila gerturatzera behartzen, baina Bera, hala ere, gure bila doa eta beti esku zabalik itxaroten gaitu besarkatu, maitatu eta barkatzeko.

“Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen Aitak eta errukitu egin zen; eta lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion” (Lukas 15:20)

 

Daniel Scott