“Jokalaririk onenek batera jolasten dute”

(Galeseko futbol selekzioaren lema)

Orain dela 3 hilabete Galesera joan ginen eta egun ikaragarriak bizi izan genituen Galeseko fede komunitatearengandik (haien hizkuntzan) eta lagun handiengandik ikasiz.

Haien ereduarekin irakasten digute Jesukristori jarraitzea posible dela bai galeses, bai euskaraz, bai Europako hegemonikoa ez den beste edozein hizkuntzatan.

Galesen Jainkoari eskerrak, gauza asko ikasi genuen, eta ikusi genuen Galeseko kristau eta eliza askok haien hizkuntza eta herria asko maite dituztela. Oso konprometituta daude haien hizkuntzaren garapena eta herriarekin. Adibidez, duela 4 urte gutxi gora-behera emakume kristau bat kartzelan egon zen Galeseko hizkuntzaren alde protesta baketsu batean parte hartzeagatik.

Gainera, Euskal Herria asko maite dute (agian herrien artean ezaugarri asko ditugulako komunean) Esaterako: Galeseko hizkuntzaren egoera oso antzekoa da euskararen egoerarekiko. Hala ere, euskararen egoera galesa baino hobeagoa dela esan daiteke. Are gehiago, gales hizkuntza sustartzeko, euskararen kasua eredutzat dute. Baina orain, guk, Galeseko kristauen eredua dugu erreferente.

Animo eta bultzada handia ematen digute Euskal Herrian Jesukristori euskaraz jarratzeiko.