Ondarroako herrian, gazte talde batek, leku horretan duela urte asko zegoen monumento frankista bat eraitsi zuten.

Eta orain dela urte asko, hain zuzen ere, bi mila urte baino gehiago, gizartea, gaur egungoa bezain, injustu edo ustelagoa zenean, Nazareteko Jesusek, aginpide eta Errege baten zorigaiztoko erregimen bat eztabaidara eraman nahi zuen. Izan ere, Herodes erregearen heriotza mehatxuaren aurrean, Jesusek honako hau zioen:

“Joan eta esaiozue azeri horri:  Begira, gaur eta bihar sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut (…) Gaur, bihar eta etzi bideari jarraitu behar diot” (Lukasen ebanjelioa 13:31-33)

Lehenik eta behin, oso interesgarria iruditzen zait, Jesusek Herodesi “azeri” deitu izana. Baina galdera ondorengoa da, zergatik deitu zion horrela?

Garai hartako kultur hebrearrean, hitz honek, oso esanahi gogorra eta txarra zeukan. Izan ere, “azeri” hitzarekin, etika gaiztoko eta bolorerik gabeko pertsoneei egiten zaie erreferentzia. Orduan, Jesusek Herodesen bizitza definitzeko hitz hori erabiltzean, bere buruzagitza eta erregimen krudelarekiko kritika gogor bat eginez, honen aurkako oposizioa adierazten zuen.

Eta gainera Herodesearen heriotza mehatxuaren aurrean, Jesusek bere ekintzekin erantzun zion; izan ere, bere ordua heldu arte, ezerk ez zion galarazi, berak pertsonei laguntzen jarraitzea. Herrian Jesusek ongia egiten zuen, jendearekin zegoen, eta baztertuen eskubideak babesten zituen; baina, bidegabekeriak egiten zituen tenplu eta erregimen zapaltzailearen aurrean, ez zen isiltzen.

Nazismoak hil zuen artzain protestante batek, esan zuen bezala:

“Gaitzaren aurrean isultasuna mantetzea, gaitza bera da: Jainkoak ez digu errugabetzat epaituko. Ez hitz egitea, hitz egitea da. Ez egitea, egitea da” (Dietrich Bonhoffer)

Noiz arte jarraituko dugu lotan sistema honen opioarengatik, edo gure herriko beharretatik urruntzen gaituenean erligioak?

Herri eta gizakien askatasun eta eskubideak bortxatzen dituen ezarritako ordenaren aurrean, ezin dugu ez isildu, ez pasibo jarraitu.

Daniel Scott