Koronabirusaren egoera dela eta, ikusten da Jendea asko irteten dela balkoira txalotzera, eta batzuetan kantatzera; eta auzo batzuetan bizilagunek bingoa ere antolatzen dute etxeko balkoietatik. Eta zalantzarik gabe, esango nuke zarata hau oso ondo dagoela, eta gainera beharrazkoa da ilusioa mantatzeko eta bestearekiko konexio puntu bat mantentzeko.

Baina, tamalez, beste batzuetan zarata hori oso zalaparta itsusia bihurtzen da gure balkoitik kalean ibiltzen diren pertsonak epaitzen ditugunean.

Eta hori esan dezaket duela gutxi antzeko egoera bat sufritu genuelako. Egunero nire semearekin ateratzen naiz paseatzera herriaren inguruan, gure semeak autismoaren diagnostikoa duelako. Eta egia esateko, irteera horiek semeari asko laguntzen diote. Denbora oso ona da berarentzat! eta baimena edukita, ez genuen inoiz arazorik udaltzainekin. Alderantziz, beti oso ondo portatu dira gurekin.

Baina duela gutxi beste polizi batekin arazoa izan genuen. Kasu honetan: beste batzuk kontrolatzeko eta epaitzeko poliziatzat jotzen den bizilagunarekin.

Lehenengo aldian, herriko bide batean oinez gindoazela, etxe batetik bizilagun batek esan zidan “geratu etxean”, eta ondorioz, pazientzia handiz adierazi nion ibiltzeko baimena genuela semearen osasunagatik. Orduan, gero erantzun zidan “entonces circulen”. Barrutik pentsatu nuen, nor den, trafiko agente bat, edo zer. Dena den, lasai ibiltzen jarraitu genuen.

Baina, hurrengo astean bide beretik gindoazela, esperientzia oso beldurgarria eta deserosoa izan genuen; izan ere, etxe beretik beste pertsona batek esan zidan: “Badakigu baimena daukazula, baina horrek ez dizu eskubiderik ematen edonon ibiltzeko, niretzat zuk aurpegi handia duzula”

Hori entzutean, hasieran haserretu egiten nintzen, eta berriro adierazi nion baimena genuela eta udaltzainekin hitz egin nuela, eta abar. Uste dut Espiritu Santuak kontrolatzen nauela bizilagun hori pikutara ez bidaltzeko (benetan diot). Hala ere, oso haserre eta gaitzetsia nengoen. Izan ere, semearekin bakarrik ibiltzen nintzen herrian, eta gainera beimen berezi batekin. Azkenean, bakarrik esan nion: “Gaur lotara joan aurretik, ondo pentsatu zer esan duzun”.

Oso momentu txarra izan zen, eta gainera nire semea negarrez hasi zen. Imaginatu nola sentitzen ginen une horretan!

Arrazoi desberdinengatik zenbat jendek ibili behar duen kalean, eta bat-batean, balkon batetik gezi bat jasotzen du oihu moduan. Imaginatu nola sentitzen diren! Imaginatu nola sentituko zinateken!

Eta nor gara balkon batetik besteak epaitzeko? Hobeto esanda, nor gara besteak epaitzeko?

Agian lagunduko digu behin Jesukristok esan zuenak: “besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei” (Mateo 7:12)

Errespetuz tratatzea gustatzen bazaizu, errespetuz tratatu besteak!

Maitasunez tratatzea gustatzen bazaizu, maitasunez tratatu besteak!

Zu epaitzea gustatzen ez bazaizu, ez epaitu besteak!

Agindu hori beteko bagenu, zenbat gauza aldatuko lirateke gure gizartean? Again, etxetik hasi beharko genuke.

 

Daniel Scott