“Hala ere, beste nazio guztien artean, euskaldunok ziur gaude ez garela gure hizkuntzaz Jainkoa ez aitortzeko eta ez goresteko bezain basatiak.” Joannes Leizarraga (artzain protestante)

Erreforma protestanteak (Luteroarekin) oso errebindikazio garrantzitsua izan zuen hizkuntza guztiak sustatzeko. Herriak ere Biblia bere hizkuntzan irakurtzeko eskubidea zeukan.

Euskal Herrian, euskarazko lehen Biblia (Itun Berria) Joannes Leizarragak itzuli zuen. Leizarraga lapurdikoa zen eta artzain protestante izateaz gain filólogo handia zen, hizkuntzan eragin handia izan zuen eta. Beste ekarpena Nafarroako erreginak, Juana de Albret, egin zuen.

ITZULPEN LANA

Leizarragaren itzulpenak lehenengo orientazio bat eman zigun hizkuntza lotu eta garatzeko. Hiru euskalki erabili zituen eta nahiz eta lapurtera oinarri izan, nafar-lapurtar eta zuberera ere erabili zituen idazteko.

1571. urtean, Itun Berria euskaraz argitaratu zuen eta izenbura zen: “Jesus-Chirist Gure Jaunaren Testamentu Berria”.

Biblian, hizkuntza guztiak balio handia daukate, eta hori ikus daiteke lehenengo kristauek egindako azalpen historiko batetan: “Jainkoaren ekintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu” (Eginak 2:11)

Gaur Jainkoak maite zaitu eta euskaraz mintzatzen jarraitzen du.