Zenbat kolore eta algara
inauterien ohituran
Iluntasuna dugu nagusi
aldiz barneko naturan
ta jende asko dagoen arren
bihotz itota tristuran
Dudarik gabe ez dut nahi segi
mozorroaren itxuran