bertso

Jainkoak euskaraz hitz egiten du

Beste hizkuntza eder bat dugu Euskal Herria baikara. Gure lurrean injustiziak sortu zun barne ikara. Zerutik, aldiz, askatasuna mintzairaren errekara. Beraz, Jainkoak ematen digun oparia da euskara. Jaunak euskaraz hitz egiten du bihotzetik arimara.   (Daniel Scott)  

Jainkoak euskaraz hitz egiten du2019-12-03T12:36:25+00:00

Templu batean

Gaiztakeriak gure artean sortu zun amildegia Orduan Jesus ailegatu zen erakustera egia Templu batean puskatu zuen merkatuen biltegia Modu horretan ez zuen bete lekuko arautegia Baina horrela salatu zuen lapurren estrategia Erlijioa kanpotik eder barrutik ustelegia Jesusek, berriz, islatu zuen Jainkoaren aurpegia eta lurrean ematen digu zeruko ikuspegia.   Daniel Scott

Templu batean2019-10-02T20:29:19+00:00

Emakumeen aldarrikapena

Jesusek mundu ustel batean kendu zuen zenbait pena. Bere taldean emakumeek izan zuten onarpena ta haren hitzak leial jarraituz lortu zuten garaipena. Eliza batzuk zapaltzen dute emakumeen lorpena. Baina Maisuak defendatzen du haien aldarrikapena     Daniel Scott

Emakumeen aldarrikapena2019-08-27T11:44:38+00:00

Zeruko Oparia

Etorri zinen gureganako Aitaren graziagatik Beraz, hil zinen gurutz batean gure barkamenagatik Bizi berria izan daitake zure berpizteagatik Eskerrik asko Jesus maitea hala maitatzeagatik

Zeruko Oparia2019-07-25T15:23:01+00:00

Ireki ateak

Gaur egungo gizartean beharra dugu nabari, bizkar eman baitiogu erabat sinesmenari. Kasu eginez gabiltza barruko desioari, topatuz atsekabea eta hutsune ugari. Triste zauden bakoitzean, entzun zure bihotzari eta ireki ateak pozez Jaungoiko Aitari. Emaiozu aukera bat aurrena noski berari, eta bigarrengo txandan gure KALEARGIARI.   (Doinua: Habanera) NEREA PULDAIN

Ireki ateak2019-05-09T18:30:10+00:00

BERTSO SAIOA – Joxan Rodriguez – Daniel Scott

GAIA: Aita semeak zarete. Gaur hilabetero bezala, aitak bisita bat egin dio semeari estatuko kartzela batean; eta momentu batean eztabaida sortu da askatasunari buruz. Neurria: zortziko handia Doinua: Beste bateko inularretan 1. BERTSOA (Joxan) Zenbat oztopo zu ikusteko tamalez, ez dut besterik Askatasunik gabe herriak ez du izango bakerik. Hainbeste gauza txarren erdian, ba

BERTSO SAIOA – Joxan Rodriguez – Daniel Scott2019-05-09T18:48:07+00:00