Nahiz eta herriz aldatu, oraindik ere nire ostiraletako lana mantentzen dut, hori bai, bertara iristeko zailtasun handiagoak ditut. Pentsa, bizikleta tolesgarri bat eskuratu behar izan dut autobusera igo ahal izateko. Lanera goizeko 8etan sartzen naiz, beraz 6:30ean (oraindik ere ilun dela) irten behar izaten dut etxetik garaiz iritsi nahi badut.

Arazoa ez da ordea goiz jaiki beharra (nahiz eta hau ere pisutsu egiten zaidan), arazoa autobusera iristeko 30 minutuz bizikletan egin beharreko bidea da. Bidea egin nuen lehen aldian, nahiz eta tontakeria iruditu, egia esan behar badut beldur handia pasa nuen, nahiz eta gerora ohitu.

Herri batetik besteraino joan behar izaten dut fabrikak gurutzatuz. Auzo txiki bat zeharkatu oi dut, baita zuhaitzez inguraturiko bidexka estu bat ere eta, aldizka, baserriren bat edo beste. Une batzuk argiztatuta daude, beste batzuk, aldiz, ez hainbeste eta badira baita inolako argirik ez duten uneak ere.

Lehen egunean, bide guztian zehar, kontrako bidetik zetorren bizikleta batekin baino ez naiz gurutzatu, beno, baita zenbait behi eta ardirekin ere. Bideko isiltasunean intsektu eta beste animalia batzuen soinu hotsak entzuten nituen, gainera, gutxi ez balitz, euria ere hasi zuen. Benetako abentura bizi izan nuela esan nezake, baina ni naizen bezalakoa izanda, egun hartan ez nuen hala sentitu. Jainkoari ni zaintzeko erregutuz otoitzean nindoan eta inor ez zedila bidera agertu niri minik emateko asmoz (eta ez nintzen mamuei buruz ari) Zenbait unetan atzera itzultzeko gogoa izan nuen, gaina baziren ia 20 urte (esajeratu gabe) ez nuela bizikleta bat gidatzen, eta ondorioz, nire egoera fisikoa une horretan ez zen batek nahiko lukeena.

Egun hartan, bidea ikaragarri luzea egin zitzaidan, uste nuena baino gehiago. Baina lanera iritsi beharra nuen, nire betebeharra zen. Azkenean, beste herrira gerturatuz nindoala, argiak ikusten hasi nintzen eta baita zenbait adineko pertsona ere paseatuz. Lasaitzea lortu nuen eta handik aurrera primeran joan nintzen.

Guzti honetan pentsatzen jarrita Vicentiko -ren abesti zati bat etorri zitzaidan gogora, honela dio:

“Bizitzako ibilbideak ez dira nik espero nituenak, nik uste nituenak, ezta imajinatzen nituenak ere…”

Askotan, bizitzan, nahi ta nahiez zeharkatu beharreko bideak egokitzen zaizkigu. Dudarik gabe, ekiditerik bagenu halaxe egingo genuke. Baina bertatik igaro beharra dago. Luzea egiten da, iluna, bakartia, zaila eta neketsua.Gure burua zalantzaz eta atsekabez beterik izaten dugu, kezkaz eta animo faltaz eta atzera egiteko sekulako gogoz. Arreta eta begirada helburutik kentzeko gogoz.

Ni neu, pertsonalki, bide erdian aurkitzen naiz (nahiz eta oraingo honetan bizikletarekin zerikusirik ez izan)

Nire ustetan bizitzan egokitu zaidan frogetatik zailena da hau, une honetan bertan saminik handiena eragiten didana eta hau kontatzen ari naizen bitartean ezin diet malkoei eutsi. Baina era berean, Jesusengan sinesten dudalarik eta nire begiak harengana zuzendurik, botere osoduna dela erakusten dit, ona, errukiorra eta GERTU dudala. Hau honela izanik, gaueko iluntasunik handienean ere, bakardaderik sakonenean ere, nirekin dagoela nabari dut. Jainkoa nirekin dago eta horrekin aski dut.

Eta zer gertatuko da bidearekin? Jaunak berarengan sinetsi eta berarengan konfiantza izan dezadan eskatzen dit eta bidea gurutzatzera animatzen nau, atzera begiratu gabe.

“Ibar beltz – ilunetan banabil ere,
Ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.”

(Salmoak 23:4)

Martu Rizzo

 

Itzulpena: Nerea Puldain