Orain txertoek bilatzen dute

gure immunitatea

Baina, haiek ez dute konpontzen

gure eternitatea

Munduko birus larriena da

daukagun banitatea

ta ze zaila den eramatea

zapaltzen gaituen katea

Bihozberrituz irekiko da

berpiztearen atea

 

Daniel Scott