Atean duzu

Bizi garen garaian, gauza asko aldatu dira, horien artean elikagai bankutik laguntza jasotzeko era. Orain arte famili bakoitza elikagai bankura zetorren jasotzera, gaur egoera larria dela eta,  etxeko ateraino eramaten diete.

Denok arriskuan gaude, batzuk gehiago, egiten duten lanarengatik, baina denok prest besteei laguntzeko, eta hori eskertzekoa da.

Honetan pentsatzen, ezin dugu eman, aurretik jasotzen ez badugu, eta ezin digute eman haiek ere aurretik jasotzen ez badute, kate bat sortzen da, elkartasunaren katea, beharrean dagona zerbaitekin asetzeko.

Elikagai sorta bakoitza familiko kideen arabera prestatu eta gero, furgonetan kargatu eta famili bakoitzeko etxeko atean uzten dute. Behin han utzita, atea jo eta familikoek ireki eta jaso behar dute etxera sartuz, gero hori dena egunez-egun jateko.

 Alperrik izango litzateke lan hori egin eta gero, familikoek atea ez ireki eta elikagaiak atean uzten badituzte, baita atea irikitzen badute eta ez badituzte elikagaiak etxera sartzen ere, edo behin sartuta apaletan utzi eta erabiltzen ez badituzte dena alperrik izango litzake, batez ere beharrean dagoen famili horrentzat.

Honetan hausnartzen, konturatu nintzan gauza bera egin zuela Nazareteko Jesusek, zerua utzi, mundu honetara etorriz gurekiko duen maitasuna erakusteko bere bizitza gurutzean emanez, eta hirugarren egunean piztuz, eta horren emaitza, hain zuzen, gure askatasuna, salbamena eta betirako bizitza, gure bihotzeko atean jarri zuen, esanez “Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu” (Apk. 3:20)

Bai, Bera da zeruko ogia gosea asetzeko eta ur bizia egarri osoa kentzeko “Nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko batzaio barruan” (Jn 4:13), gure bihotzeko atean dugu, Bera ezagutzeko, bere maitasuna, askatasuna, bakea eta bizia dastatzeko, bihotzeko atea iriki beharko genioke eta esan diguna egingo du, bera sartuko da eta gurekin afalduko, emango digun bakea ez dugu sekulan esperimentatu, horretarako derrigorrezkoa da bera gure bihotzean izatea.

Banatzen diren elikagaiekin bezala, atea ez badute irekitzen, sinisten ez dutelako, ezer gabe geratuko dira, atea ireki eta ez badute barrura sartzen, hobe ez irikitzea, eta barrura sartuta ez badute dastatzen, bankuan hamaika miloi euro edukitzea eta txiro bezala bizitzea bezala izango litzateke.

Nazareteko Jesusek maite gaitu, egin behar zuena egin zuen, guk gaurtik betirako gure bihotzak bere biziaz, maitasunaz, askatasunaz eta bakeaz dasta dezagun,  falta dena da, nahi baduzu, askatasunez, bihotzeko atea ireki eta gonbidatu sartzera, Bera dastatuko duzu eta zure bihotzeko hutsunea beteko du.

 

Joxan Rodriguez