GAIA: Aita semeak zarete. Gaur hilabetero bezala, aitak bisita bat egin dio semeari estatuko kartzela batean; eta momentu batean eztabaida sortu da askatasunari buruz.

Neurria: zortziko handia

Doinua: Beste bateko inularretan

1. BERTSOA (Joxan)

Zenbat oztopo zu ikusteko
tamalez, ez dut besterik
Askatasunik gabe herriak
ez du izango bakerik.
Hainbeste gauza txarren erdian,
ba al dago Jaingoikorik?
Barka ezazu, seme maitea,
gaur ez dakart oparirik.

2. BERTSOA (Daniel)

Paperaz kanpo, eskubideez
probesten dugu nahiko lan
ta justizia ez da ikasten
gizarteko ikastolan.
Jesusen hitza aurkitu nuen
hemengo irakurgelan.
Dudarik gabe, aita maitea,
orain libre naiz kartzelan.

3. BERTSOA (Joxan)

Kristori buruz esan nezake,
ogibidez zen arotza
Probeen alde borrokatzeak
eman zion bere aintza
ta Che Guevarak ematen digu
herriko antolakuntza
Dudarik gabe, gauzak aldatuz
iritsiko da iraultza

4. BERTSOA (Daniel)

Urte askotan itsua izan
nintzen nire erruetan
eta etxean barruko hutsa
sentitzen nun batzuetan.
Lehen arrano beltza zegoen
nire gelako paretan.
Orain, ordea, hegoak dauzkat
eta nabil zeruetan.

5. BERTSOA (Joxan)

Nire biblia gordeta dago
lantegiko bulegoan
eta etxean ez dugu hartzen
baliteke hurrengoan.
Zuri entzunda, ni geratu naiz
ezagutzeko gogoan.
Bizi argia zerk eman dizun
jakin nahi nuke behingoan.

6. BERTSOA (Daniel)

Duela urte asko Belenen
jaio zen apaltasuna.
Nazareteko Jesusek baitu
benetako erantzuna
ta barkamenak argitzen digu
barneko iluntasuna.
Bere egiak ematen digu
halako askatasuna.